Elkartekide estimatua:
Gure enpresa elkartuen jarduera sustatzeko eta bultzatzeko bidetik jarraituz, eta ELECTROARBES INSTALACIONES enpresarekin eta BIDASOA Lanbide Heziketako Berariazko Institutuarekin elkarlanean “Frantzian Instalazio Elektrikoak egiteko lan-araudia eta -metodologia” gaiari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat antolatu dugu. Jardunaldi hori datorren urtarrilaren 23an egingo da, 17:30ean, Irungo Bidasoa Institutuan (Elizatxo kalea 10 – 20303 Irun), eta gutxi gorabehera 2 orduko iraupena izango du.
Jardunaldiaz arduratuko da:
● Bienvenido Martinez Moralillo jn.(ELECTROARBES)
Eta bertan landuko den egitaraua hau izango da:
1.- Sarrera
2.- Frantziako araudiaren errepasoa
3.- Instalazio-adibideak +Metodologia
4.- Galderak
Jardunaldia behar bezala antolatzearren, joateko asmorik baduzu, adieraz iezaguzu, mesedez, Instagiren egoitzarekin harremanetan jarriz, telefono bidez (943424465) nahiz posta elektronikoz: josune@instagi.com.
Interesgarri gertatuko zaizulakoan, eta bertan egongo zarelakoan, agur bero bat zuri.
