Instagi, EUSKODATArekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu dugu. Bertan, zibersegurtasunak enpresa instalatzaileetan duen garrantziaz jabetu ahal izango zara. Alderdi hori kontuan hartu behar da enpresa horien digitalizazioari ekiten zaionean. Bertan, irtenbide horiek kit digitalaren bidez txertatzeko dauden dirulaguntzen berri emango da.

Aurrez aurre egingo da, Instagiren egoitzan (Portuetxe kalea, 61 behea), ordu eta erdi inguruko iraupenarekin, eta jardunaldi hori amaitzean pintxo-pote bat eskainiko da.

  • Jardunaldiaren izenburua: Digitalizatu eta babestu zure enpresa Kit Digitalarekin
  • Eguna: Azaroak 22
  • Ordutegia: 18:00etatik 19:30etara. Aurkezpena eta galderen txanda, “Talk beer” solasaldi formatuan, pintxo eta garagardoekin.
  • Hizlariak: Maite Abadia, (Kit Digital dirulaguntzak eta irtenbide egokituak) Victor San Gil (Zibersegurtasuna) eta Iñaki Telleria. (InstalCORE soluzio propioa enpresa instalatzaileentzat).

Plazak mugatuak dira eta antolakuntzarako beharrezkoa da bertaratzea baieztatzea, formacion@instagi.com helbidera email bat bidaliz edo 943424465 telefonora deituz.